Bloga ikusi bitarterako musika!

lunes, 20 de diciembre de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA: GURE FAMILIAK

Ikasgelako testuingurua:
          Gure sekuentzia didaktiko digitala, Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloan lantzeko da aproposa. Gela honetan, 16 neska-mutil daude eta hauen adinak kontuan hartuta, teknologia  berriekin duten harreman nahiko murritza da.

            Gelan, kultura ezberdinetako haurrak daude: gehienak bertakoak, bai erdal eta bai euskal familiatakoak, Ekuadorreko mutiko bat, bi neska txinatar eta senegaldar mutil bat.

            Gaia berez, ezaguna bazaie ere, ez dute jakintza handirik beraien errealitateaz aparte. Lotura afektibo handia dute adin honetako haurrek familiarekiko eta hori aprobetxatu nahiko genuke, familien inguruko jakintza eta ikuspegi ezberdinak ezagutu eta errespetatu ditzaten eragiteko.

            Ikasgelan ditugun baliabide teknologikoei dagokionez, esan beharra dago, ordenagailu bat eta arbel elektronikoa daudela eta gelaz kanpo, informatika-gela, 12 ordenagailurekin.

Helburuak:

Sekuentzia didaktiko honekin, ikasleak familia kontzeptua zentzu zabalean (definizioa, bere garrantzia, familia motak…) eta bere eta ikaskideen familiak, konkretuki, errespetatu eta ezagutzea.

Era berean, ikasleak teknologia berriekin harremanetan jartzen saiatuko gara, horretarako ariketa gehientsuenetan bitarteko digitalen bat egongo delarik.

Unitate hau, familia eta eskolaren arteko harremana hobetzeko tresna izan daiteke, baita ere. Izan ere, informazio iturri nagusietako bat, familia bera izango da eta honek gurasoak inplikatzea eta haurrari lanean laguntzea eragingo dugu. 


Landutako gaitasunak:

Egungo munduan hain beharrezkoak diren bitarteko digitalak eta teknologia berriak ia lehen aldiz hasiko dira ezagutzen. Honek, berebiziko garrantzia du, batzuentzat teknologia berri hauek, eta ordenagailua bereziki, nahiko ezezagunak direlako. 

Baliabide berriak erabiltzeari esker, gure aburuz, haurren interesa piztea lortuko dugu. Izan ere, egungo hezkuntza, oraindik, liburu eta fitxetan oinarritzen da, batez ere; eta nahiz eta hau gaizki ez egon, egungo errealitatean teknologia berriak hartzen ari diren indarra geroz eta handiagoa denez, hauek eskolan integratu beharra dago.

Landuko dugun gai honekin, erabilitako metodologiari eta baliabideei esker, honako oinarrizko gaitasun hauek landuko dira.

Ikasleen abiapuntua ikertu:

             Garrantzitsua izango da ikasleek gaiaren (familiaren) inguruan dituzten aurre-ezagutzak eta ideiak zeintzuk diren jakitea, gero geu hortik abiatu gaitezen. Horregatik, nahiz eta jarduera batzuk proposatu ditugun, aldaketa edo egokitzapenak egin beharko dira dituzten aurre-ideien arabera.

            Proposatu dugun lehen jarduera familiari buruzko solasaldia izan da eta hain zuzen ere, ikasleen aurre-ezagutzak jakitea izango da honen helburua, motibazioa eta interesa piztearekin batera.

Haurren jakin nahia piztu:

            Egungo belaunaldiei ikus-entzunezkoek arreta gehiago erakartzen diela ikusirik, jardueretan hauek sartzen saiatu gara, motibazioa handitu eta ikaskuntza-prozesua azkartze aldera. Honetarako Voki, Pixton, Jigsaw Planet, Hot Potatoes eta Mindomo programak erabili ditugu. Ikasleen adina kontuan hartuta, gehienetan irakasleak sortuko ditu bitartekoak, baina besteetan, aldiz, ikaslea izango da sortzailea. Azken hauei garrantzia handiago emango diegu ebaluatzerako orduan, noski.

Ibilbidea diseinatu:

Hemen klikatuta, Sekuentzia  Didaktiko Digitala burutzeko ikasleekin egingo ditugun jarduerak agertuko zaizkizu. 


Ebaluazioa:

Ebaluatzeko, honako errubrikaren bidez, ikasleari dagokion nota aterako du irakasleak. Errubrikan ikusi ahal izango duzunez, asko baloratu nahi izan dugu ikaslearen jarrera egokia prozesu osoan zehar eta teknologia berriekiko jarrera positiboa eta hauekin lan egiteko gogoa eta interesa. Errubrika osatzeko, irakaslea prozesu osoaren behaketan eta hartutako oharretan oinarrituko da, baita ikasleek ekoitzitako produktuetan ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario