Bloga ikusi bitarterako musika!

jueves, 9 de diciembre de 2010

SCRATCH: Nosy the Witch Visiting the Town

Conoce más sobre este proyecto


HELBURU HEZITZAILEA: 
    -   Herriko gune eta eraikin batzuen ingelerazko izenak ikastea eta irudiekin lotzea.
    -   Ingelerazko hitz hauek nola ahoskatzen diren ikastea

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
-   Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:
Scratch honekin hitzezko eta idatzizko ingelera lantzen da gai konkretu bati buruzko (herriari buruzko) ikasleek duten hiztegia aberasteko. Hitz hauek beren herriko irudiekin lotzeak prozesua errazten du, gainera.

-    Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa:
Teknologia digitala erabiltzen jakin behar da scratch-a erabili edo bat egiteko. Erabilpenak ez du trebetasun handiegirik ematen, bai ordea, bat egiteak. Zer egin nahi duten erabakitzea, nola egin pentsatzea, dituzten baliabideez ohartzea… izango dira, besteak beste, jarraitu beharko dituzten urratsak.

-    Ikasten ikasteko gaitasuna:
Scratch honetan ikasleek ingelerazko hitza (idatziz) eta ahoskera egokia batera jasotzen dituzte  eta bi irudi ezagunen (beraien herrikoak) artean hitzari dagokiona hautatu behar dute. Horrela, adibide ezagunekin, motibazioa handiagoa da eta ikasketa eta barneratze prozesuak azkarragoak.

-    Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:
Geuk egindako scratchean ikasleek bi aukeren artean egokia dena hautatu beharko dute, erabakia hartu.

NORI ZUZENDUA:
Egin dugun Sratch-a Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklokoentzat litzateke egokiena.Beste aukera bat izan daiteke proiektu edo praktika gisa ikasleei Scratch bat eraiki dezaten eskatzea. Bere konplexutasuna dela eta, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, eta batez ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikusten dugu egokiena hau burutzea, baita hortik aurrera ere. Irakasleak scratcha eginda ematea baino askoz aberatsagoa izango da ikasleak berak egitea, prozesu osoa ezagutuko baitu, erabakiak hartu beharko baititu, landutako gaia ongi ulertu beharko baitu, scratch progamak eskaintzen dizkion baliabideak ezagutu beharko baititu… eta azkenean, lan horren guztiaren fruitua jasoko baitu, egindako esfortzuaren araberako merezimendua jasoz. Garrantzitsua izango da, irakasleak laguntza ematea prozesuan zehar eta malgutasuna erakustea ikasleak gustuko gaia aukera dezan.

ABANTAILAK:
Teknologia berri gehienekin gertatzen den bezala, ikus-entzunezko baliabide bat denez Scratch-a, oso lagungarri zaigu aurrean ditugun ikasleen ezaugarriak kontuan hartuta. Izan ere, egungo belaunaldia informazioa irudi eta ahotsen bidez jasotzera ohituago dago eta ikasketa prozesua azkartzen du. Ikasleek ez dute prestakuntza handirik behar bere erabilerarako eta benetan proiektu dibertigarri eta motibagarriak egin daitezke nahiko modu errazean.

BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua eta internet beharrezkoak dira bitarteko hau erabiltzeko. Scratch ikasleek sortu behar badute, berriz, Scratch programa ere bai.




Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario