Bloga ikusi bitarterako musika!

jueves, 9 de diciembre de 2010

PIXTON

komikia ikusteko argazkiaren gainean klika ezazu.
















HELBURU HEZITZAILEAK:
         Guk buruturiko komikia; Ingurumena zain dezagun!, ingurumena zaintzeaz ikasleak ingurumenaren kontzepzio global batera hurbiltzeko prozesua lantzen da. Zeinean BALORE, JARRERA eta GAITASUNAK aldatzen saiatzen gara. Helburu nagusia, gizabanakoak natur baliabideen kontserbazio eta erabileran, eta bizi kalitatearekin zerikusia duten gaietan jarrera KRITIKOA eta PARTEHARTZAILEA hartzea da.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
            Bitarteko honekin lan egiten dugunean, ikasten ikasteko gaitasuna, norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna, eta informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lantzen dela ikusten dugu.
            Bestetik, komikiari ematen zaion funtzioaren arabera, beste hainbat gaitasun jorratzen dira. Gure sortutako komikia kontuan hartuta, ikasleak zientzia, teknologia eta osasun-kulturarako gaitasuna lantzen dute.
            Hori ez ezik, haurrek hizkuntza idatzira hurbilketa egiten dute, elkarrizketak sortzean, ortografia eta lexikoa landuz.

NORI ZUZENDUA DAGO:
          Lehen hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ikasleak komikiak sortzeko gai direla pentsatzen dugu, beraz ikasle horien hezkuntzan egokia litzateke bitarteko hau erabiltzea.Izan ere, lehenengo ziklokoek ingurumenarekiko kontzientzia gutxiago izaten dutenez, komenigarria da, guk komikia irakurriz, ikasleak gaur egungo egoerara hurbiltzea. Beraz, lehenengo zikloko ikasleen kasuan, bitarteko honetan sortutako komikiak erabili daitezke, ikaskuntza- irakaskuntza prozesua osotzeko baliabide bezala.


DAKARTZAN ABANTAILAK:
        Pixton baliabide pedagogiko informatiko honek, komikien bidez edozein istorio kontatzeko aukera bikaina ematen digu, gai teorikoak modu interesgarri batean lantzeko aukera eskainiz. Aldi berean, baliabide honen bidez, haurrek komikiaren munduan sartu daitezke, haien irudimena garatuz. Oso garbi dago, ikasleriak nahiago duela ikus baliabidea irakur baliabidearen ordez eta hobe bereganatzen dituela baliabide koloretsu eta mugimenduzkoak, liburuak baino.
            Pixtonak aukera bikaina eskaintzen digu ezagutzak komikien bidez transmititzeko. Bertan, marrazkiak diseinatzeaz gain, mezuak idatzi daitezke eta horien bitartez irakaskuntzaren parte bilaka daiteke baliabide hau. Helburua, ez da pixtona nola egin ikastea, baizik eta pixtona bitarteko bezala erabiliz, beste gai batzuetan barneratzea eta ezagutzak berritzea.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK
       Pixton erabiltzeko orduan oinarrizko errekurtsoak ordenagailua eta internet dira. Bitarteko honen kasuan internet guztiz beharrezkoa da, bertan sortu eta erabili behar direlako eginiko komikiak.



Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario