IRAKASLEAK eta TEKNOLOGIA
Eskolaren helburuetariko bat, ikasleak gizarteratze prozesurako prestatzea da, eta horretarako gaitasun eta balore egokiak transmititzeaz arduratzen gara. Horien artean, aro digitalean abileziaz mugitzeko behar duten prestakuntza.
Baina, nork prestatu behar die horretarako? Nork lagunduko die teknologian behar duten gaitasuna eskuratzen? Haur eta gazte askok euren kabuz ikasten dute, etxean edota lagunekin. Baina, eskolak gaitasun egokiak eskuratzen lagundu beharko luke, ikaskuntza prozesua osotasunean hartuz. Baina hemen, irakasleriaren prestakuntza faltarekin egiten dugu topo.
Teknologia berriekin zerikusia duten ikasgaiak nahiko berriak dira. Beraz, irakasle dabiltzan askok ez daukate teknologien inguruko ezagutzarik (autodidaktak eta interesa dutenak kenduta, noski). Batzuk ordenagailuarekin ibiltzeko arazoak izaten dituzte. Hori balitz guztia, hesituz konponduko litzateke; ikastaroen bidez, adibidez. Baina INTERES FALTA da arriskutsuena. Batzuetan nagikeriagatik, besteetan denbora faltagatik, beste batzuetan erabilerarik ikusten ez diotelako, irakasleriaren zati handi bat ez dago prestatuta aro digital batean lan egiteko. Hori ikasleen kalterako da, ez baituke feedback egokirik jasoko, ezta, gaitasunak lantzeko aukerarik ere.
Eusko Jaurlaritzak, informatikaz eta teknologiaz informatu daitezen, hainbat ikastaro eskaintzen dizkie irakasleei. Batzuetan, beharrezkoak ere izaten dira. Ondo deritzogu ikastaro hauek eskaintzea, baina eraginkorrak al dira? Askotan, denbora librea kentzen diete irakasleei eta asko, ez daude prest denbora hori horretan erabiltzeko. Bestalde, batek baino gehiagok pentsatuko du, “Orain arte ez baldin badut bitarteko digitalik erabili, zertarako hasi?”
Gure ustez, hor dago akatsa. Ikastea ez da bere horretan gertatzen den zerbait. Prozesu luze bat da, etenik ez duena. Gainera, gizartean parte-hartzeko prestatuko ditugu haurrak eta gure lana gizarte hori ezagutzea izango da eta gaitasun eta balore konkretu batzuk suztatzea. Esan bezala, informatuak mantentzeko eta ikasten jarraitzeko erabaki propioak hartu beharko ditugu, bai ikasleen eta baita gure onurarako ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario