Bloga ikusi bitarterako musika!

jueves, 9 de diciembre de 2010

GLOGSTER: KULTURARTEKOTASUNA


HELBURU HEZITZAILEA:
“Milaka kolore, milaka kultura, eskutik heldu eta jalgi mundura!” dioen kartel honek, kulturartekotasuna eta integrazioa bultzatzea du helburu. Desberdinak gara, baina baita berdinak ere zentzu askotan, eta beraz, bakoitza bere ezaugarriekin, den bezala, mundura salto egitera gonbidatzen gaitu kartelak, errespetuan eta aniztasunaren aberastasunean oinarrituta.

LANDUTAKO GAITASUNA ETA HORREN ZERGATIA:
Eginda dagoen kartela ikusteak ez du gaitasunik bultzatzen, kontzientziazioa bultzatzea eta balore batzuk transmititzea soilik (ez da gutxi lortzen bada, baina lortuko dela ez da ziurra eta gaitera, ebaluatu ezin daitekeen gaitasuna da).

Ikasleak horrelako kartelak egiten jarrito bagenitu, berriz, honako gaitasunak landuko genituzke:

-   Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: 
     Bai idatzizko, bai irudi bidezko hizkuntzak garrantzia handia dute horrelako karteletan;
     izan ere, eraginkorra izango bada, mezu garbia, zehatza, motza, inpaktua sortuko
     duena… izan beharko du. Horregatik, ikasleak zer adierazi pentsatu ondoren, nola eta
     zein baliabideren bidez egingo duen erabaki beharko du, esan beharrekoa laburtuz eta
     lema egokia bilatzen saiatuz.

-   Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa: 
      Kartela egiteko, Glogster programa erabiltzen jakiteaz eta bertako baliabideak (irudiak, hondoak, testuak…) ezagutzeaz gainera, komenigarria izango da bestelako irudiak eta apaingarriak topatzeko bilatzaileak erabiltzeko gai izatea. Horrez gain, adierazi nahi denari buruzko informazioa egoki eta zehatza bilatu beharko da kartelak arrakasta izango badu.

-   Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: 
     Ikaslea librea izango da nahi duen gaia, balorea, jarrera… adierazteko eta berak erabaki
     beharko ditu eman beharreko pausuak zein bidetarantz emango dituen.

NORI ZUZENDUA:
Kartel hau egokia da Ikastetxeko edozein lekutan (gelan, kiroldegian, pasilloan, jangelan…) jartzeko.

Glogster programa, berriz, erabiltzeko oso erraza da eta denetarik egin daiteke: balore eta jarrerak bultzatzeko kartelak (birziklapena, kulturartekotasuna, berdintasuna…), irteera eta ekintzetarako deialdiak, apaingarriak, proiektorearen bidez muralak… Horregatik, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin erabilgarria da.

BEHARREZKO BALIABIDEAK;
Ordenagailua, interneta eta Glogster programa.



geuhiruok on livestream.com. Broadcast Live Free

No hay comentarios:

Publicar un comentario