Bloga ikusi bitarterako musika!

lunes, 20 de diciembre de 2010

SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA: GURE FAMILIAK

Ikasgelako testuingurua:
          Gure sekuentzia didaktiko digitala, Lehen Hezkuntzako Lehen Zikloan lantzeko da aproposa. Gela honetan, 16 neska-mutil daude eta hauen adinak kontuan hartuta, teknologia  berriekin duten harreman nahiko murritza da.

            Gelan, kultura ezberdinetako haurrak daude: gehienak bertakoak, bai erdal eta bai euskal familiatakoak, Ekuadorreko mutiko bat, bi neska txinatar eta senegaldar mutil bat.

            Gaia berez, ezaguna bazaie ere, ez dute jakintza handirik beraien errealitateaz aparte. Lotura afektibo handia dute adin honetako haurrek familiarekiko eta hori aprobetxatu nahiko genuke, familien inguruko jakintza eta ikuspegi ezberdinak ezagutu eta errespetatu ditzaten eragiteko.

            Ikasgelan ditugun baliabide teknologikoei dagokionez, esan beharra dago, ordenagailu bat eta arbel elektronikoa daudela eta gelaz kanpo, informatika-gela, 12 ordenagailurekin.

Helburuak:

Sekuentzia didaktiko honekin, ikasleak familia kontzeptua zentzu zabalean (definizioa, bere garrantzia, familia motak…) eta bere eta ikaskideen familiak, konkretuki, errespetatu eta ezagutzea.

Era berean, ikasleak teknologia berriekin harremanetan jartzen saiatuko gara, horretarako ariketa gehientsuenetan bitarteko digitalen bat egongo delarik.

Unitate hau, familia eta eskolaren arteko harremana hobetzeko tresna izan daiteke, baita ere. Izan ere, informazio iturri nagusietako bat, familia bera izango da eta honek gurasoak inplikatzea eta haurrari lanean laguntzea eragingo dugu. 


Landutako gaitasunak:

Egungo munduan hain beharrezkoak diren bitarteko digitalak eta teknologia berriak ia lehen aldiz hasiko dira ezagutzen. Honek, berebiziko garrantzia du, batzuentzat teknologia berri hauek, eta ordenagailua bereziki, nahiko ezezagunak direlako. 

Baliabide berriak erabiltzeari esker, gure aburuz, haurren interesa piztea lortuko dugu. Izan ere, egungo hezkuntza, oraindik, liburu eta fitxetan oinarritzen da, batez ere; eta nahiz eta hau gaizki ez egon, egungo errealitatean teknologia berriak hartzen ari diren indarra geroz eta handiagoa denez, hauek eskolan integratu beharra dago.

Landuko dugun gai honekin, erabilitako metodologiari eta baliabideei esker, honako oinarrizko gaitasun hauek landuko dira.

Ikasleen abiapuntua ikertu:

             Garrantzitsua izango da ikasleek gaiaren (familiaren) inguruan dituzten aurre-ezagutzak eta ideiak zeintzuk diren jakitea, gero geu hortik abiatu gaitezen. Horregatik, nahiz eta jarduera batzuk proposatu ditugun, aldaketa edo egokitzapenak egin beharko dira dituzten aurre-ideien arabera.

            Proposatu dugun lehen jarduera familiari buruzko solasaldia izan da eta hain zuzen ere, ikasleen aurre-ezagutzak jakitea izango da honen helburua, motibazioa eta interesa piztearekin batera.

Haurren jakin nahia piztu:

            Egungo belaunaldiei ikus-entzunezkoek arreta gehiago erakartzen diela ikusirik, jardueretan hauek sartzen saiatu gara, motibazioa handitu eta ikaskuntza-prozesua azkartze aldera. Honetarako Voki, Pixton, Jigsaw Planet, Hot Potatoes eta Mindomo programak erabili ditugu. Ikasleen adina kontuan hartuta, gehienetan irakasleak sortuko ditu bitartekoak, baina besteetan, aldiz, ikaslea izango da sortzailea. Azken hauei garrantzia handiago emango diegu ebaluatzerako orduan, noski.

Ibilbidea diseinatu:

Hemen klikatuta, Sekuentzia  Didaktiko Digitala burutzeko ikasleekin egingo ditugun jarduerak agertuko zaizkizu. 


Ebaluazioa:

Ebaluatzeko, honako errubrikaren bidez, ikasleari dagokion nota aterako du irakasleak. Errubrikan ikusi ahal izango duzunez, asko baloratu nahi izan dugu ikaslearen jarrera egokia prozesu osoan zehar eta teknologia berriekiko jarrera positiboa eta hauekin lan egiteko gogoa eta interesa. Errubrika osatzeko, irakaslea prozesu osoaren behaketan eta hartutako oharretan oinarrituko da, baita ikasleek ekoitzitako produktuetan ere.

jueves, 9 de diciembre de 2010

LIVESTREAM PROCASTER

Programa honen bidez, zuzenean emititu dezakegu ordenagailuan egiten ari garena, edo kamera edukiz gero, grabatzen ari garen guztia. Gainera, emititutakoa geure kontuan gordeta geldituko da bideo moduan.
Irakasleontzat oso erabilgarria izan daiteke programa hau: klaseak grabatu ditzakegu eta ikasleek ordenagailuz etxetik bertatik jarraitu (gaixorik badago ikaslea…). Norbaitek egun hartakoa errepasatu nahi badu ere, eskuratu lezake azalpena. Bestela, ikasgelako telebista kanal propioa sortu dezakegu eta bertatik emititu eskolan egindako esperimentuak, ekintzak… Horrela, gero Hauek gurasoek, beste irakasleek, lagunek… ikus ahal izango dituzte.



Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com

SCRATCH: Nosy the Witch Visiting the Town

Conoce más sobre este proyecto


HELBURU HEZITZAILEA: 
    -   Herriko gune eta eraikin batzuen ingelerazko izenak ikastea eta irudiekin lotzea.
    -   Ingelerazko hitz hauek nola ahoskatzen diren ikastea

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
-   Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:
Scratch honekin hitzezko eta idatzizko ingelera lantzen da gai konkretu bati buruzko (herriari buruzko) ikasleek duten hiztegia aberasteko. Hitz hauek beren herriko irudiekin lotzeak prozesua errazten du, gainera.

-    Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa:
Teknologia digitala erabiltzen jakin behar da scratch-a erabili edo bat egiteko. Erabilpenak ez du trebetasun handiegirik ematen, bai ordea, bat egiteak. Zer egin nahi duten erabakitzea, nola egin pentsatzea, dituzten baliabideez ohartzea… izango dira, besteak beste, jarraitu beharko dituzten urratsak.

-    Ikasten ikasteko gaitasuna:
Scratch honetan ikasleek ingelerazko hitza (idatziz) eta ahoskera egokia batera jasotzen dituzte  eta bi irudi ezagunen (beraien herrikoak) artean hitzari dagokiona hautatu behar dute. Horrela, adibide ezagunekin, motibazioa handiagoa da eta ikasketa eta barneratze prozesuak azkarragoak.

-    Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:
Geuk egindako scratchean ikasleek bi aukeren artean egokia dena hautatu beharko dute, erabakia hartu.

NORI ZUZENDUA:
Egin dugun Sratch-a Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklokoentzat litzateke egokiena.Beste aukera bat izan daiteke proiektu edo praktika gisa ikasleei Scratch bat eraiki dezaten eskatzea. Bere konplexutasuna dela eta, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloan, eta batez ere, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ikusten dugu egokiena hau burutzea, baita hortik aurrera ere. Irakasleak scratcha eginda ematea baino askoz aberatsagoa izango da ikasleak berak egitea, prozesu osoa ezagutuko baitu, erabakiak hartu beharko baititu, landutako gaia ongi ulertu beharko baitu, scratch progamak eskaintzen dizkion baliabideak ezagutu beharko baititu… eta azkenean, lan horren guztiaren fruitua jasoko baitu, egindako esfortzuaren araberako merezimendua jasoz. Garrantzitsua izango da, irakasleak laguntza ematea prozesuan zehar eta malgutasuna erakustea ikasleak gustuko gaia aukera dezan.

ABANTAILAK:
Teknologia berri gehienekin gertatzen den bezala, ikus-entzunezko baliabide bat denez Scratch-a, oso lagungarri zaigu aurrean ditugun ikasleen ezaugarriak kontuan hartuta. Izan ere, egungo belaunaldia informazioa irudi eta ahotsen bidez jasotzera ohituago dago eta ikasketa prozesua azkartzen du. Ikasleek ez dute prestakuntza handirik behar bere erabilerarako eta benetan proiektu dibertigarri eta motibagarriak egin daitezke nahiko modu errazean.

BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua eta internet beharrezkoak dira bitarteko hau erabiltzeko. Scratch ikasleek sortu behar badute, berriz, Scratch programa ere bai.




Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com

GLOGSTER: KULTURARTEKOTASUNA


HELBURU HEZITZAILEA:
“Milaka kolore, milaka kultura, eskutik heldu eta jalgi mundura!” dioen kartel honek, kulturartekotasuna eta integrazioa bultzatzea du helburu. Desberdinak gara, baina baita berdinak ere zentzu askotan, eta beraz, bakoitza bere ezaugarriekin, den bezala, mundura salto egitera gonbidatzen gaitu kartelak, errespetuan eta aniztasunaren aberastasunean oinarrituta.

LANDUTAKO GAITASUNA ETA HORREN ZERGATIA:
Eginda dagoen kartela ikusteak ez du gaitasunik bultzatzen, kontzientziazioa bultzatzea eta balore batzuk transmititzea soilik (ez da gutxi lortzen bada, baina lortuko dela ez da ziurra eta gaitera, ebaluatu ezin daitekeen gaitasuna da).

Ikasleak horrelako kartelak egiten jarrito bagenitu, berriz, honako gaitasunak landuko genituzke:

-   Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna: 
     Bai idatzizko, bai irudi bidezko hizkuntzak garrantzia handia dute horrelako karteletan;
     izan ere, eraginkorra izango bada, mezu garbia, zehatza, motza, inpaktua sortuko
     duena… izan beharko du. Horregatik, ikasleak zer adierazi pentsatu ondoren, nola eta
     zein baliabideren bidez egingo duen erabaki beharko du, esan beharrekoa laburtuz eta
     lema egokia bilatzen saiatuz.

-   Gaitasun digitala eta informazioaren trataerakoa: 
      Kartela egiteko, Glogster programa erabiltzen jakiteaz eta bertako baliabideak (irudiak, hondoak, testuak…) ezagutzeaz gainera, komenigarria izango da bestelako irudiak eta apaingarriak topatzeko bilatzaileak erabiltzeko gai izatea. Horrez gain, adierazi nahi denari buruzko informazioa egoki eta zehatza bilatu beharko da kartelak arrakasta izango badu.

-   Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna: 
     Ikaslea librea izango da nahi duen gaia, balorea, jarrera… adierazteko eta berak erabaki
     beharko ditu eman beharreko pausuak zein bidetarantz emango dituen.

NORI ZUZENDUA:
Kartel hau egokia da Ikastetxeko edozein lekutan (gelan, kiroldegian, pasilloan, jangelan…) jartzeko.

Glogster programa, berriz, erabiltzeko oso erraza da eta denetarik egin daiteke: balore eta jarrerak bultzatzeko kartelak (birziklapena, kulturartekotasuna, berdintasuna…), irteera eta ekintzetarako deialdiak, apaingarriak, proiektorearen bidez muralak… Horregatik, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik hasi eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin erabilgarria da.

BEHARREZKO BALIABIDEAK;
Ordenagailua, interneta eta Glogster programa.



geuhiruok on livestream.com. Broadcast Live Free

JIGSAW PLANET: Euskal Herriko mapa politikoa

preview12 pieceEuskalherria





HELBURU HEZITZAILEA:
            Ikasleek puzzlea eginez psikomotrizitate fina lantzeaz gain, begi-eskuen arteko koordinazioa ere landuko dute. Puzzlean Euskal Herriko zazpi lurraldeen izenak eta kokapena ikusi eta ikasiko dituzte.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGAITIA:
  a) Ikasten ikasteko gaitasuna:   
Ikasleek era autonomoan eta akatsetatik ikasiz eskuratuko ditu gaiaren inguruko nozioak.
  b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:
Puzzlea ordenagailuan egiteko, saguaren kontrola eta maneiua ikasteaz gain, espazioaren
nozio egokia izan beharko du. 
  c) Matematikarako eta logikara gaitasuna: 
Puzzleko pieza bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz eta logika erabiliz kokatu beharko  
ditu.

NORI ZUZENDUA:
            Programak pieza kopurua eta hauen forma hautatzeko aukera ematen digunez, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan eta Lehen Hezkuntza osoan erabilgarria da. Zikloaz gainera, ikasle bakoitzaren trebetasun eta gaitasunak ere kontuan hartu beharko dira eta egokitzapenakegin.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
            Puzzlea egiten jolastu eta ondo pasatzeaz gainera, kasu honetan geografia ikasteko aukera izando du. Lehenago esan bezala, pieza kopurua aukeratu ahal izateak ere asko lagunduko digu haur bakoitzaren beharretara egokitzeko.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
         Jigsaw Planet programa, ordenagailua eta landu nahi dugun irudia.



geuhiruok on livestream.com. Broadcast Live Free

VOKI: Gure aurkezpena

Vokia aurkezpena egiteko erabili dugu.

HELBURU HEZITZAILEA:
            Voki honen helburu nagusia haurren inplikazioa lortzea da. Haientzat oso motibagarria izan daiteke lagun birtual bat izatea eta modu honetara, haiek arreta handiagoa jartzea eta gehiago ikastea lortuko dugu.
            Klasean modu askotan erabil daiteke, eta oso egokia da aurkezpenak egiteko, guk proiektu honetan egindako gisan, esate baterako, edota, lan berri baten aurkezpena egiteko…

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:
a) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
       Beste bitartekoetan ez bezala, honetan haurrek ahozkotasuna landu dezakete.
  Honengatik,gaitasun hau lantzen dela uste dugu.
b) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna.
      Bitarteko honek teknologia digitala nola erabili behar den jakiten laguntzen duelakoan gaude.

NORI ZUZENDUTA DAGO?
            Gehienbat Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako egokia dela uste dugu. Hurrengo bi zikloetan ere erabili daitekeela uste badugu ere, pentsatzen dugu haurrak ez liratekeela hainbeste motibatuko.

DAKARTZAN ABANTAIAK:
            Irakaslearentzat klasea emateko beste modu bat izan daiteke, ikasleen arreta deituz eta klasea arinagoa eginez.
Gainera, gaur egun oso zaila den zerbait lortzen lagundu dezake: haurrak motibaturik egoten. Horregatik oso komenigarria deritzogu bitarteko hau erabiltzeari.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:
            Nahikoa izango da klase proiektore bat eta ordenagailua izatea. Hala ere, komenigarriagoa deritzogu bakoitzak ordenagailu bat izatea, horrela nahi duten unean begiratu ahal izango baitute Vokia.



Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com

MINDOMO: Goazen Txindoki mendira!




Geuk egindako mindomoa ikusteko, egin klik hemen.

HELBURU HEZITZAILEA:

            Haurrek mendira joateko behar dituzten errekurtso guztiak ikastea; eguraldia, motxila nola prestatu, ibilbidea, arauak… da, mindomo honen, helburu hezitzailea.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

a) Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna:
Aukeratu dugun gaiarekin, ikasleen autonomia bultzatzea dugu helburu, mendira joan  aurretik, eta bertan egin beharrekoak eta baita egin behar ez direnak ere, azalduz.
Gainera, haurrek Mindomoa sortzen badute, haien autonomia bultzatzen ariko gara. Beraz, eta horrela garatzekotan, gaitasun hau lantzen ariko ginateke.

b) Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna:
    Mapa kontzeptualean gai berdinari lotuak dauden kontzeptu asko ikusten direnez, hizkuntza landuko da.

c) Ikasten ikasteko gaitasuna:
    Ikasleek era autonomoan eta akatsetatik ikasiz eskuratuko ditu gaiaren inguruko nozioak.

d) Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna:
     Natura eta ingurumena landu ez ezik, ikasleek zenbait programa, Mindomoa, hain zuzen ere, erabiltzeko gaitasuna garatuko dute.

NORI ZUZENDUTA DAGO?

Guk egindako mindomoa, Lehen Hezkuntzako edozein mailatarako egokia bada ere, esan dezakegu, lehen zikloan erabilgarriagoa dela, bertan autonomia garatzen delako, besteak beste.

DAKARTZAN ABANTAILAK:
Mindomoa betiko irakasteko modua baino bisualagoa da. Argazkiak txertatu daitezke eta baita bideoak ere. Gainera ez dago zergatik eskema testuz bete, nahi bada notak txertatu daitezke eta horrela grafikotasuna handiagoa da.
Beste abantaila bat haurrak berarekin ibili ahal izatea da, ikasteko modua, beraiek praktikara eramatea baita.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

            Mindomorekin aritzeko haur bakoitzak ordenagailu bat izatea, eta bertan interneta edukitzea nahikoa izango dira.


Watch live streaming video from geuhiruok at livestream.com